Kaixo,
Larunbatean ZESURA taldeko lagunak ezin dute gaztelekura etorri, aurreikusia genuen bezala. Diskoa grabatu behar dute. Beste data batera atzeratuko dugu. Abisatuko noiz den...
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
Abian da Instant1ean lehiaketa. 13-17 urte badituzu, zure irudimenak sariak du!!
2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena
Egunon,
Larunbatean ederki ibili giñen monoziklo gainean ibiltzen ikasten. Eskerrik asko Orekan Bizi Naiz Elkarteko Aritz eta Lidiari aukera hori emateagatik eta parte hartu zenuten talde jatero horri. Aupa zuek!!
2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
Kaixo,
Ez ahaztu bihar martxoak 4, larunbata monoziklo Saioa dugula, igandean boloetako irteera ez denez atera, gaztelekuan mahai jolas ezberdinak egingo ditugu.
Aio
2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena
Kaixo,
Larunbatean monoziklo Saioa izango dugu. 5,00etan elkartuko gara gaztelekuan eta bi talde egingo dira. Saioa frontoian burutuko da, animatu!!
2017(e)ko otsailaren 23(a), osteguna
Kaixo,
Tolosan bakarrik ez, Gaztelekuan ere ospatuko ditugu iñauteriak!!Ikusi, ikusi...
2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena
Kaixo,
Martxoaren 5erako irteera antolatu nahi dugu, boloetan jolastera joateko. Asteburuan bilera egingo dugu antolatzeko.
Azaldu!!