Egun on,
Abenduaren 7an Gaztelekutik durangoko azokara joateko asmoa daukagu. Hitzaro kultur elkartearekin batera antolatutako irteera bat da. Honetarako zuen baimena behar dugu,
Irteerak 5, euroko kostua du. Goizeko 10,00etan aterako lirateke tren geltokitik eta buelta 7,00ak aldera toki berdinean. Animatu zuen seme-alabak parte-hartzera!
2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena
Haurren irudiak sare sozialetan argitaratu baino lehen profesionalek eta gurasoek kontuan hartu beharrekoak
Gurasoek seme-alabekin gai honi buruz hitz egitea ezinbestekoa da: intimitaterako eskubidea, pribatutasuna, zer proiektatzen dugun… Elkarrizketak era naturalean sar ditzakegu gure eguneroko bizitzan, ondoren jokabide egokiak barneratzen laguntzeko.
2019·11·19
Sentsibilizazio-lan horretan gurasoek beste alderdi bat ere aztertu dezakete seme-alabekin: alegia, beren argazkiak sareetan ikusiko direla konturatzen direnean, adinez txikiek egiten dituzten iruzkinak, eta ikusgai egote horrek nola bultzatzen dituen modu ez oso naturalean aritzera, hau da, txikitatik besteen arreta erakartzeko posatzera.
Adituen esanetan, sarean egoteak duen arriskuaz gain, jarrera eta jokabide horiek areagotu egiten dituzte egozentrismoa eta nartzisismoa bezalako beste alderdi batzuk. Eta eragina dute, halaber, beren harremanetan, ezinezkoa baita beren ustez sareek eskaintzen dieten etengabeko miresmena aurrez aurreko harremanetan lortzea.
Profesionalentzako aholkuak
- Profesionalek saihestu egin behar lukete beren jarduera eta praktika hezitzaileetan ateratako irudietan haurrak eta nerabeak identifikatu ahal izatea.
- Irudiek jardueraren testuingurua erakutsi behar dute gehienbat eta, haurrak edo nerabeak agertzen badira, ezin dira ezagutu.
- Adinaren arabera, Interneten ikusgai dauden argazkien azterketa ahalbidetu eta bultzatu daiteke, eta horiek zein jarrera “iradokitzen” duten ondorioztatu. Azterketa horren helburua ez da erabateko “kritika” egitea, aitzitik, hausnartzeko aukera bat izango litzateke.
- Interesgarria izan daiteke portaera horren ondoriozko hainbat fenomeno aztertzea, esate baterako, selfie-ak edo miresmena pizteko erabiltzen diren beste jarrera edo jokabide batzuk.
Iturria: Maria Zabala (hezkuntza digitalean aditua)/Maria Jesus Comellas (psikologoa)
2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea
2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
2019(e)ko azaroaren 4(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)