2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Haurren irudiak sare sozialetan argitaratu baino lehen profesionalek eta gurasoek kontuan hartu beharrekoak

Gurasoek seme-alabekin gai honi buruz hitz egitea ezinbestekoa da: intimitaterako eskubidea, pribatutasuna, zer proiektatzen dugun… Elkarrizketak era naturalean sar ditzakegu gure eguneroko bizitzan, ondoren jokabide egokiak barneratzen laguntzeko.
2019·11·19

Sentsibilizazio-lan horretan gurasoek beste alderdi bat ere aztertu dezakete seme-alabekin: alegia, beren argazkiak sareetan ikusiko direla konturatzen direnean, adinez txikiek egiten dituzten iruzkinak, eta ikusgai egote horrek nola bultzatzen dituen modu ez oso naturalean aritzera, hau da, txikitatik besteen arreta erakartzeko posatzera.
Adituen esanetan, sarean egoteak duen arriskuaz gain, jarrera eta jokabide horiek areagotu egiten dituzte egozentrismoa eta nartzisismoa bezalako beste alderdi batzuk. Eta eragina dute, halaber, beren harremanetan, ezinezkoa baita beren ustez sareek eskaintzen dieten etengabeko miresmena aurrez aurreko harremanetan lortzea.
Profesionalentzako aholkuak
  1. Profesionalek saihestu egin behar lukete beren jarduera eta praktika hezitzaileetan ateratako irudietan haurrak eta nerabeak identifikatu ahal izatea.
  2. Irudiek jardueraren testuingurua erakutsi behar dute gehienbat eta, haurrak edo nerabeak agertzen badira, ezin dira ezagutu.
  3. Adinaren arabera, Interneten ikusgai dauden argazkien azterketa ahalbidetu eta bultzatu daiteke, eta horiek zein jarrera “iradokitzen” duten ondorioztatu. Azterketa horren helburua ez da erabateko “kritika” egitea, aitzitik, hausnartzeko aukera bat izango litzateke.
  4. Interesgarria izan daiteke portaera horren ondoriozko hainbat fenomeno aztertzea, esate baterako, selfie-ak edo miresmena pizteko erabiltzen diren beste jarrera edo jokabide batzuk.

Iturria: Maria Zabala (hezkuntza digitalean aditua)/Maria Jesus Comellas (psikologoa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina